BURUTURIKO LANAK
Hona hemen irakasgai honetan burutu ditugun lan guztiak:
1- EGUNKARIA
Jarraian aurkituko duzun egunerokoan eginiko lan guztietan buruturiko pausoak ageri dira eta baita klaseetan egin duguna ere.
2- IKT BERRIEN INGURUKO TXOSTENA
IKT berriak ikastetxeetan nola funtzionatzen duten ikusi asmoz, lau taldekideok zentru ezberdinetara hurbildu gara eta beraien arteko konparazio bat burutu dugu. Hain zuzen ere, Oreretako Langaitz Ikastola, Donostiako Orixe Ikastola, Intxaurrondo Ikastola Publikoa eta Donostiako Mariaren Bihotza izan ditugu aztergai gure lan honetan. Berauen konparazioaz aparte, zer hobetu daitekeenari buruz ere gure iritzi bat ematen saiatu gara eta azkenik, lan hau egiteko izan ditugun zailtasunen aipamen bat ere egin dugu. Hau guztiari buruzko informazioa lortu nahi baduzu, hemen dituzu eginiko txostena eta beraren laburpena Power Pointen adierazita.
3- NARRAZIO DIGITALA
Guk buruturiko narrazio digital honetan Intxaurrondoko haurrak dira protagonista. Berau burutu aurretik ordea, gidoi tekniko bat egin genuen gure lana errazago egin asmoz. Behin berau eginda, beraiengana hurbildu eta zertan jolastea atsegin duten galdetu genien. Horrez gain, denbora libreko kontuak kontatu zizkiguten. Guk eginiko gidoi teknikoa ikusi nahi baduzu eta haurrek zer esan ziguten jakin nahi izanez gero jo ezazu ondorengo esteka honetara: